Aspaldiko partez, larunbatean gelditu gara bizikletan ibiltzeko, Goizuetako buelta egiteko asmoa dugu eta luze joango denez, gasolindegian goizeko zortzietan dugu hitzordua. Gaurko honetan Joseba, Almandoz, Andoni eta ni bildu gara.
Aginako errepidetik hasten gara, handik rato batetara Nabazera dihoan errepidea hartzen dugu eta gero hormigoizko pista, GRarekin lotzeko asmoz. GRa jarraituta, Lesakako “Mortirolora” ailegatzen gara, handik Josebak eta biok GRtik jarraitzea erabakitzen dugu, bidaxka nahiko bustia dago, baina arazo handirik gabe beheraino ailegatzen gara, bide polita estreinatu duguna.
Almandoz eta Andonirekin bateginda, Aritxulegira errepidez igotzen gara. Tunela zeharkatzen dugu eta jeitsiera guztia errepidetik egin beharrean, joan den urteko Aiako Harriko maratoiko bidea hartzea erabakitzen dugu. Hasieran pista da, baina gero bidaxka on batetan bihurtzen da, istant batean Arditurrin gaude.
Hemendik bidegorriz Zuberoa jatetxeraino goaz, pixka bat aurrerago Andonik katea apurtzen du eta mekaniko lanen artean bazkari kontuetaz hasten gara solasean, maaaalo!!!
Gure asmoa Sorondora igotzea da, baina ez dugu bide zuzena aurkitzen eta sekulako maldetatik aurrera eta atzera pare bat aldiz egin eta gero Aldura mendiaren ingurura ailegatzen gara, leku ezagunean gaude dagoeneko.
Sorondo aldera goaz, baina hara ailegatu baina askoz lehenago eskuinetik jaisten den pista bat hartzen dugu, pista honek Añarberaino eramango gaitu. Nahiz eta gehiena jaitsiera izan nahiko astuna egiten da, bidea oso bustia baitago. Ondoren Añarbe inguratzen dugu eta Goizuetara ailegatzen gara.
Goizuetarako bidearen azken metroak nahiko xelebreak dira, sekulako ezagun pila topatzen dituzte beste hiruek, familiakoak, lagunak…, ikusgarria da zenbat erlazio dagoen Lesaka eta Goizuetako herrien artean. Herrian gaudelarik, festa giroa topatzen dugu, (txaranga) sartu garen tabernara txaranga hurbiltzen entzuten dugu…
Giroarekin animatuak, eskatutako patata tortila bokadiloak bustitzeko bi sagardo botila eskatzen ditugu, aurrez kaina limoiakin hartua genuen eta bukatzeko taldeko bi gizonenek txupito bana eskatzen dute. Barre ugari egiten dugu, batez ere Andonik botatako xelebrekeriekin eta han festan jarraitzeko gogorik ez zazigu falta…, beste batetarako plan hobeago bat pentsatu beharko dugu, Goizuetan amaitu, ongi bazkaldu, parranda pixka bat egin… Baina gaur lan erdietan gaude oraindik eta penaz martxari ekiten diogu. Hori bai, herritik atera baino lehen Andonik “derrape” ikusgarri bat eskeintzen die txaranga jarraitzen ari diren guztiei, bere herrikoei aio esateko modu polita potro!!
Hasieran errepidez hasten gara, baina segituan ezkerretara Asurako pista hartzen dugu, 12 kilometro inguruko igoera dugu aurretik… Kilometro hauek nahiko gogorrak egiten zaizkigu, beroa egiten du eta gure hankek ez dute hasieran zuten indarra… Tortura txiki honen ostean malda behera hasten da, hormigoiez Zubietaraino jaisten gara, handik Doneztebera eta gero trenabidera.
Igantziko Bentetan Andoni bere kotxean gelditzen da eta Igantzirako martxa hartzen du, hurrengora arte, Andoni!, besteok, trenbidetik Lesakaraino.
Joseba eta Pakeren etxean bizikletak garbitu eta zerbait jatean dugu, hau bai dela zerbitzu konpletua, zein atsegina den bikote hau!
“Beti bezala, nekatuak baino konten!”
Eta bukatzeko, gure “guebmasterraren” esaldia kopiatuz, BETI BEZALA, NEKATUAK BAINO KONTEN!!
By Elias, el bárbaro de la KONA!