Esto es lo que ha publicado el TTIPI-TTAPA:
Hogeitalaugarren aldiz Biltokik antolatutako Igantziko Mendi Bizikleta Ibilaldian 88 partehartzaile izan ziren irailaren 7an, horietatik 63 helduak eta 25 haur, eguraldi ikusgarria aprobetxatuz. Helduek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: luzea, 35 kilometrokoa eta motza, 26 kilometrokoa.
Herritik abiatuta Iñarburura joan ziren, handik Frainera igotzeko. Trenbidera jaitsi ondotik, Kaxoten harria dagoen tokiraino igo ziren. Gero Errotara jautsi eta handik abudo ibilbide laburra aukeratu zutenek herrirako bidea hartu zuten. Luzea nahiago zutenek, berriz Errotatik Apittura igo eta handik herrira jautsi ziren.
Helmugan bizikleta garbitzeko eta dutxatzeko aukera izan zuten, baita parte hartzaileentzako luntxa eta zozketak ere.
El único contratiempo, una caída de Adrián al poco de empezar que parecía no tener mucha importancia, pero que al final ha resultado ser una fisura de codo y tres semanas en cabestrillo... ÁNIMO!!
Como dice el sheriff, Javier y Jexus se han ido a casa con unos Iñurrieta que les han tocado, Adrián con la fisura y una cubierta y Joxemi y yo con unos buenos calambres... jeje!
Beti bezala, nekatuak baino konten!