Goizko 8tan betiko lekuan Beñardo, Javier, Joxemi, Iñigo, Elias eta ni elkartzen gara. Jexus eta Jaione oinez egin behar dute ibilaldia eta Josebak atzo besta egin zuen… Etorri naizen bidetik buelta eman eta Biurgarai aldera abiatzen gara. Ematen du Iriburuta ingurutik pasa behar garela. Lehenengo txanpa pasatu eta zentralako bidea hartu beharrean Joxemik hormigonatik jarraitu behar dela erraten digu… uff!! Behin igo nuen pista hau eta ez da erraza…
Xuabe, xuabe goitzen gara Iriburutaraino eta ondoren Zumarrako bidea hartzen dugu, hemen bai daudela kriston maldak!! Nik bitan jaisten naiz bizikletatik, niretzat gogorregiak dira zati batzuk. Bertze bortz txirrindulariek ez dute gelditzeko beharrik, hori sasoia!!
Zumarratik Errenga ingurura doan bidea hartu eta bizibesta hasten da. Elurra dexente dago bidean eta normalean egin behar den indarraren doblea egin behar da, maldak igotzeak kostatzen du, jaisteko orduan kontu handiarekin ibili behar da eta zelaian aurretik egindako bide hestua jarraitzen saiatu behar da.
Arritxuloko aterpean sartzen gara eta su inguruan paratzen gara seiok, ez dakit hemendik aterako garen… jaja!! Kokakola, txorizo eta kafea hartu ondoren, berriz kalera atera eta tunela gainetikan pasatzera abiatzen gara. Txaketa itxi eta Endara-raino doan jaitsiera politari egurra ematen diogu.
San Anton inguruan jende aunitz ikusten da, baita musika aditu ere, baino gure bideak jarraitu behar du eta orain mortirolo igotzea tokatzen da… ez da luzea baino beti, beti, gogorra da niretzat, eta dena bezala, badu bukaera. Gora ailetu eta GR-a segitzeko asmoakin Gardelsoro pasatu eta Alastako depositora ailegatzen gara, hemendik Banartara eta GR-a jarraituz karreterara ailegatzen gara. Herrira jaitsi eta bizikletak garbitzera gasolindegira. Nola ez, hurrengo helmuga Antoiu da, merezi dugun garagardoa hartzera!!
Beti bezala, nekatuak baino konten!!