Hortaz, bost elkartzen gara gasolindegian goizeko 7:30tan: Joseba, Beñardo, Laztol, Iñaki eta ni. Pasa den asteazkenean bide berriak bilatzen ibili nintzen Aiako Harriaren inguruan eta aurkitutako batzuk lagunei erakusteko intentzioa dut, gainera,, Laztolek “Aker Bidea” zertxobait moldatu dutela esan zigun aurrekoan. Guzti horietatik pasatzeko ibilbide bat pentsatu dut, ea ez den gogorregia ateratzen…
Trenabidetik hasten gara eta Alkaiagan Aginara eramango gaituen GRa hartzen dugu. Hasierako maldak gogorrak dira eta laister berotzen gara. Pixkanaka-pixkanaka gora egiten dugu eta arazorik gabe (nekea, ez da arazoa, etza? edo bai…) ailegatzen gara Aginako kaskora.
San Anton aldera dagoen bizkar batetik hasten den bidaxka dugu “Aker Bidea”, hasieran bista ikusgarriak ditu, hori bai, hobe bistei gehiegi ez erreparatzea, bidaxkan baitago zailtasuna! Bidea moldatzeko egindako lanak kurbak hartzea errazten du eta orokorrean gustagarriagoa gelditu da; batez ere azken zatia, hemen lan handia egin dute eta peralte haundiek abiadura hartzera gonbidatzen zaituzte. Akats bat nabarmentzekotan, azken saltoak bidea mozten duela eta uste dugu saltuak ez lukeela bidearen zabalera osoa hartu behar, eta, hartzen badu, saihesbideren bat prestatu beharko litzakeela. Batzuentzat lehenengo aldia da “Aker Bidean”, zorionak Bernar!!! Ikusten nola ez zen hainbesterako?
Errepidera ailegatzean, mendi-lasterketa bat ospatzen ari dela ikusten dugu, zenbat makina!! Haien artean Llorente futbol jokalaria dagoela dio norbaitek, nik entzuna dut, baina ezagutu… futbol kontuetaz nik dakidanarekin, jokalariren bat ezagutzeko, Crsitiano, Messi edo horietako bat izatea beharko luke! Hala ere futbolariz jantziak ikusiko ez banitu, arazoak izango nituzkeela uste dut…
Errepidez Elurretxeraino joaten gara, han Gipuzkoa aldetik Aritxulegira doan bidaxka hartzen dugu. Baditu oinez egin beharreko zatiak, baina habilidade pixka batekin, gozatzeko aukera ematen du. Kilometro batera, gurutzebide batekin topo egiten dugu; aurrera jarraituta, Aritxulegira ailegatuko ginateke, baina ez da bizikletan egiteko bide aproposa, guk behera hartzen dugu, PR honek Arditurriraino eramango gaitu, malda behera da dena eta bere osotasunean egin daiteke bizikletaren gainean. Ongi pasatzen dugu tramo honetan, bola igotzeko imintzio bat eta ondorio txarrik gabeko erorketa bat ezezik, ez da ezer txarrik gertatu. Konturatu orduko, Tolare jatetxean gaude indarrak berritzeko trago eta pintxo bat hartzen. Rato dexentez gaude han, eguraldi bikaina dago eta gustora gaude berriketan.
Datozen kilometroak gogorrak egin behar zaizkigu, Bianditzeko porturaino igo behar dugu eta desnibel haundia dago gauden tokitik hartaraino. Sekulako beroarekin, martxari ekiten diogu, errepidez Aritxulegi aldera hartzen dugu hasieran, baina Pagoa garagardotegira ailegatu baino lehen, eskuinera ateratzen den pista bat hartzen dugu. Honetan sartu bezain pronto, Beñardo eskularru bat faltan duelaz konturatzen da, bueltaka ibili da bere “cuentakilómetros” berriarekin eta ongi erabiltzeko eskularrua kendu du, Tolarera bueltatzen da bere bila eta guk itzaletan itxoiten diogu.
Burnaiztegin, azken elkarretaratzea egiten dugu, nire burua etengabe ari da pentsatzen handik Lesakaraino dagoen desnibela Iriburutako pistatik galtzea pena bat dela, baina indarrak justu daude eta baten batek lehenago “abisuren” bat eman didanez, ez naiz ausartzen alternatibarik planteatzera. Baina orduan, gure Laztol, ni planteatzera ausartzen ez naizena botatzen du: zergaitik ez gara Burnaiztegitik Domixelaira bajatzen, handik Ikatzulora eta gero Aginan barna Lesakaraino joaten? Nik, denbora galdu gabe, baietz esaten diot, besteek, nahiago dute pistaz bueltatu eta handik rato batetara Antoiun gelditzen gara.
Laztolekin, “eguuuurra!!!” ematen bajatzen gara, berarekin ezin baita beste modu batetan joan, gorakoan zertxobait gehiago kostatzen zaigu, baina erritmoa mantentzen saiatzen gara. Bidea idor-idorra dago eta pila bat gozatzen dugu Aginan, Gardelen, Banartan… Konturatu orduko Nabazera ailegatzen gara, eta denbora gutxian Antoiun gaude. Han beste hirurak ditugu esperuan, beno, esperuan ez, etxekolanak egin dituzte dagoeneko, pintxoa eta potea irentsiak dituzte. Laztol eta biok berdna egiten dugu eta Josebaren etxera bizikletak garbitzera goaz. Beñardo ez da etorri, bidean galdu dugu, baina badakigu Lesakan ez zaigula galduko, je, je.
50 kilometroko buelta izan da gaurkoa, desnibela ez dakigu, baina gogor xamarra dela uste dugu, ez da hala kuadrila???
Beti bezala, nekatuak baino konten!!!