Mendian ere ibiliak gara, Joxe eta Elias "nire" mendira joan ziren ikaragarriko plan ona eginta, Erniora hain zuzen ere. Lehendabizi igo gottiraino eta jaisteko orduan Zelatunen dagoen ostatu batean tripa betetzera gelditu ziren, hauek bai badakitela plan onak egiten...
Duela bi igande Aiako Harrien inguruan ibili ginen, Lesakatik Lastaolara eta handik pista hartu Oletzeron etxera aldera. Jaitsi Ola sagardotegira eta handik "lakuestadelamuerte" Elurretxeraino, hori bai malda!!
Bide "berri" bat jarraitu genuen ea zerbait interesgarria ikusten genuen, baino bide kaxkarra da, zatika oinez egin beharrekoa, eta azkenean Harritxuloko karreteran uzten gaitu. Han tragotxo bat hartu eta San Antonera jaitsiera polita. Mortirolo gotti eta GR jarraituz Lesakara.
Joan den igandean goiz atera ginen batzuk buelta luzatzeko intentzioakin eta azkenean 83km atera ziren, bueno, bigoteseri 3 edo 4 km gehio, motxila herriko plazan ahaztu baitzuen, jaja!! Nahiz eta kilometro asko direla ematen duen, erdia baino gehio trenbidez egina da, asike ez da hainbesterako. Gero utziko track-aren bideoa (gustatzen zait pilo bat nola gelditzen diren bideo hauek).
Beti bezala, nekatuak baino konten!!