Igandean, goizeko 8tan, azken boladan hori da gelditzeko ordua, kafetegian elkartu ginen Joxe, Jexus, Julen (etorkizun ikaragarrizko fitxaje berria) eta laurok. Bidean Xabi, fitxaje berri bikingo bat, bere lagun batzuekin ikusi dutela diote, pixkot espetu eta agertzen dire… hondarribitar hauek gogorrak dira eta gurekin etortzen dire buelta ematera Xabi, Arretxe, Imanol eta Alain. Justo abiatu behar ginenean Ibai elkartzen zaigu, perfekto.
Bizikletak hartu eta Sastrineko bidea hartzen dugu, ttipi-ttapa Sastrin pasatu eta Pagolleta aldera joaten den pistatik jarraituz, eta izerdi litro pare bat bota ondoren, Pagolletako txabolara ailegatzen gara. Artikutza aldera zerrakura pasatu eta Izu-ra ailegatzen den bidaxkatik igotzen gara, nekea haunditzen doa baino eguraldi eta bista paregabe hauekin dena “pixkot” errazten zaigu. Gainera bide guztian Xabik botatzen dituen bere oihu kuriosokin irrika hasteko gogoa sartzen zaigu…
Izu-ko lepoan zerbait jatera gelditzen gara, bistak gozatuz. Abiatzen garenean Zelaikok buelta ematen du herrira bueltatu behar baita, ordutegi hestuak dituen gauzak dira hauek. Gu, berriz, malda behera hartzen dugu Artikutzaraino joaten den bide azkar batetik. Jendea bajatzen da "a toda leche" eta norbaiten frenoen erre usaia nabaritzen da aisa! Gurutzebide batean oihu bat aditu eta bikingo "sandwich"-a ikusten dugu, jajajaj!!
Artikutzara ailegatu eta zerbait jatera gelditzen gara hango "ostatuan", irri batzuk bota eta berriz martxan. Orain igotzea tokatzen da, hasieran errepidetik eta gero trenbide zaharra zen bidea hartzen dugu. Batzuk ezin arnasa hartu ibiltzen garen bitartean, beste batzuk onddo bila egoteko astia dute (e, Joxe?).
Eskax-era ailetu eta eskuinera hartu ordez, Bidangora doan bidea, zuzen jarraitu eta Bianditzera igotzea erabakitzen dugu. Bide honetan dagoen lehenengo malda letra larriz idatzi behar da, MALDA. Ez da luzea baino bizikletan gainean igotzeak duen meritua oso haundia da eta Xabi harro dago, goitzea lortu baitu. Aupa Xabi!! (hantxe ez ziren oihuak aditzen, arnasa hartzeakin nahiko genuen...).
Bianditzetik Lesaka aldera jaisten gara. Lehenengo Domizelaitik Ikatzulora eta gero Aginatik sagardotegira Alastatik doan bidetik. Ikaragarri polita da, benetan disfrutatzekoa.
Sagardotegin pintxo eta txotx, eskerrik asko Xabi, hartu ondoren herrira ailegatu ginen, bakoitza bere etxera abiatzen gara konten.
Beti bezala, nekatuak baino konten!!