Ni ez nago oso ziur eta esnatzean egiten dudan lehenengo gauza leihotik begiratzea da. 6:30tan euria ari du eta ez du pinta onik, horrela jarraituz gero, beranduago aterako naizela uste dut, hobetzera emana baita. Baina handik rato batetara euria gelditzen da eta, beti bezala, gasolindegira abiatzen naiz.
Gasolindegian, Joseba, Larralde eta Joxemi daude, Joxemik atzo parranda pixka bat egin zuen eta gaur sekulako ondorioak ditu, ea zer moduz aguantatzen duen. Segituan Laztol ailegatzen da, bagoaz!!
Herria inoiz baino mantsoago zeharkatzen dugu, ez dakit eguraldi kaxkarra edo Joxemiren bestondoa den… San Fernando iturria pasatu eta zentraletik gora abiatzen gara, hormigoizko lehenengo txanpa ailkegatu bezain pronto Larralde egurra ematen hasten da, gaur sufritzea tokatuko zaigu, zenbateko indarra duen mutil honek!
Pixkanaka-pixkanaka, bakoitza bere erritmora, altuera irabazten goaz. Ezagunegia dugu igoera hau eta bakoitzak badaki noraino estutzen ahal duen bere gorputza hemen. Joxemik sekulako aurpegia dakar, baina uste genuena baino hobe dihoala dirudi...
Pagoietan, Lesaka eta Artikutza banatzen dituen hesia gurutzatu eta Burnaiztegiraino eramango gaituen bidaxka hartzen dugu. Estualdi batzuen buruan (Laztol eta Larralde erdian egonda badakigu zer dagoen… eguuuurraa!) Burnaiztegira ailegatzen gara. Handik, Domixelairaino jaisten gara bidaxkatik, bustia egon arren, oso ongi dago, Bigotesek berdina pentsatzen ez badu ere, gaixoak gaur ez du egunik hoberena…
Trabesiako bidea jarraituta, Domiko inguratzen dugu, baina gaur Larraldek bide berri bat erakutsi behar digu jeitsierak dituen hormigoizko tramoak saihesteko asmoz. Behin sekuoia pasatuta, eskuinetik gora egiten dugu Ikatzulo aldera, baina metro gutxiren buruan ezkerrera sartzen gara.
Pistaren kurba batetan hasten da bidaxka, jeitsierak malda polita du, baina bizikletaren gainean ongi egin daiteke, lan pixka batekin primeran geldituko da! Garbisu baserriaren ondotik pasa eta joan den urteko trabesiaren bidea jarraituta, Ola Berri ostaturaino goaz. Erreka bi aldiz gurutzatu behar izan dugu eta guztiok oinak busti-bustiak daramatzagu, hori bai, lehen erreka bizikleta gainean pasatzea lortu duen bakarra gure Joxe izan da!
Ola Berrin egonaldi majua egiten dugu eta potea, pintxoa eta kafea primeran sartzen zaizkigu, baina baten bat horietaz oroitu da gero mortirolon, ezta Iñaki?
Alastako depositoan, Joxemi agurtzen dugu, konpromezuak ditu eta Banartatik behera joaten da. Eguna nahiko ongi salbatu du gaixoak!!
Besteon asmoa betiko bidetik Alkaigaraino bajatzea da, baina Larraldek bide zahar bat ezagutzen du eta beraren atzetik abiatzen gara Zalain-Zoko aldera. Sekulakoak aguantatu eta gero (ikusgarria da nola bajatzen den gure Iñigo), Laztolen kubiertak nahiko! esaten du eta likidoak tapatu ezin duen zarrapo batetik haize guztia galtzen dio. Konpontzeko, kamara sartzen diogu eta Iñakik erakutsitako bidetik abiatzen gara. Bidaxkaren kurba batetan, zeharka doan traza bat hartzen dugu, bapatean traza bukatu eta behera egin behar dugula dio Larraldek. Ez dakit zergaitik, baina Joseba eta biok ez dugu Iñakik esaten digun bidea ikusten, bertan dagoela dio, baina rato bat daramagu bilatzen eta ez da inondik ikusten… Bitartean, Laztol nerbiosten hasia da eta nora joan behar den zehatz mehatz jakin gabe, JOAN BEHARKO DIT! oihua bota eta beheruntz abiatzen da. Hasieran nahiko ongi moldatzen ari dela dirudi, baina lurra adarrez beteta dago eta lurrera joaten da, malda nahiko haundia denez ezin da gelditu… zuhaitz baten kontra jotzen duen arte. Rato bat pasatzen du lurrean botata, sekulako kolpea hartu du izterrean, besteok ez dakigu zer egin, erorketa nahiko farregarria izan da, baina min hartu badu ez da parre egiteko modukoa… Bapatean Laztol bera farrezka hasten da eta besteak lasaitzen gara, eskerrak tipo gogorra den gure Iñigo!
Hemendik aurrera ahal dugun moduan Zalain-Zokora jaisten gara, bidea ez baitago oso garbi. Gero, trenabidez Lesakara joaten gara eta Antoiura!!
Beti bezala, nekatuak baino konten!
PD: Espero dugu Laztolen izterra dagoeneko esnaturik egotea, Antoiun oraindik lokartuta baitzuen…